Gure bi erreferentziak, Iñigo Basaguren-Duarte idazlearen ‘Erori’ narrazio bilduma eta kaleratu berri dugun ‘Idoloak akatu genituenekoa’ narrazio bilduma, azken hau Gotzon Hermosilla eta Igor Mercadorekin batera idatzitakoa, Durangoko liburu eta disko azokan eskuragarri izango dituzue. Stand propioa izango ez dugun arren, The Balde eta Entzun aldizkarien stand-ean txoko bat egin digute. Bertan Pop Pilulak fantzinearen zazpigarren alea eskuratu ahal izango duzue. Hemendik eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen.